Iratxe Sorzabalen aurkako sententzia dela eta

Irungo Sortu.- Irungo Sortuk honakoa adierazten du Iratxe Sorzabalen aurkako sententziaren aurrean.
Irungo Sortuk oso larritzat jotzen du Iratxe Sorzabal irundarrak, asteartean, 24 urteko kartzela zigorra jaso izana. Sententzia honekin argi geratu da tortura ez dela iraganeko kontua. Gaur egun, hemen eta orain, Iratxe Sorzabalek jasandako torturan oinarritzen den kondena luzea ezartzea da horren adierazle garbia.



Atxilotuaren pertsonalitatea deuseztatzea, autoinkulpazioak lortzea, zigor fisikoa aplikatzea, orbain psikologikoak eragitea, umilazioa, beldurra… Hori lortzen du torturak, hori eta askoz gehiago. Estatu batek tortura erabiltzen duenean ez da atxilotuari sufrimendua eragitea bilatzen duen gauza bakarra.
OTSAILAK 13