Tortura: Estatu terrorismoa Irungo Ernaitik ez dugu atzoko eguna pasatzen utzi nahi, torturaren aurkako salaketa ahots batez gehiago indartzeko. Guk ere ozen esan nahi dugu tortura praktikak amaitu behar direla, eta era berean, hauek ahalbidetzen dituzten baldintza politiko eta juridikoak.
Baina aratago joan nahi dugu. Ez gaude prest torturaz idatzia utzi nahi duten diskurtsoa onartzeko: estatuko funtzionario konkretu batzuen indarkeria kasuak direla, oso gutxi eta agertu diren kasuetan behar bezala zigortuak. Hau gezur hutsa da eta torturaren praktika sistematikoak ezkutatzen duen errealitate beldurgarriago bat estaltzeko erabiltzen da: Tortura arma politiko bezala erabilia izan dela alegia, estatuko goi karguek konszienteki erabilia helburu politikoak lortzeko.