Txingudiko Hezegune

Euskara

Igandean irteera gidatua Txingudiko Parkean Hezeguneen nazioarteko eguna ospatzeko!

Txingudiko Hezegunea Leheneratu 2025

Eguzki talde ekologista.- Hurrengo igandean, otsailak 2, hezeguneen nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Eguzki talde ekologistak Txingudiko hezegunean dagoen parkean zehar ibilaldi gidatu bat antolatu du. Hitzordua 11:00etan izango da, Plaiaundiko parkeko sarrerako Ekoetxean.

“Bidasoaldeko Lagunak” kolektiboak Txingudiko Hezeguneen kudeaketa aktiboa bultza dezatela eskatzen die administrazio publikoei

fotoHainbat auzo elkarte, talde naturalista eta erakunde ekologista biltzen duen “BIDASOALDEKO LAGUNAK” KOLEKTIBOAK TXINGUDIKO HEZEGUNEEN KUDEAKETA AKTIBOA BULTZA DEZATELA ESKATZEN DIE ADMINISTRAZIO PUBLIKOEI

Behean sinatu dugun Auzo Elkarteen federazioak eta talde naturzaleek eta ekologistek komunikatu honen bidez adierazi nahi dugu poztasunez eta itxaropenez jaso dugula Txingudi Babesteko eta Errekuperatzeko Plan Berezia sinatu zuten instituzioak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irun eta Hondarribiko Udalak) azkenean bildu egin direla aipatu egitasmoaren garapenean aurrera egiteko. Era berean, positiboki baloratzen dugu herriko talde politikoek eta Irungo gobernu taldeak gizarte erakundeen iritzia jakiteko erakutsi duten interesa.

RSS - Txingudiko Hezegune-rako harpidetza egin