Txingudi: errefus gehien sortzen duen mankomunitatea
- Gehiago irakurriTxingudi: errefus gehien sortzen duen mankomunitatea -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Abotsanitzek Hiri Hondakin Solidoak berziklatzeko ematen diren urratsak begi onez ikusten ditu.
Dena dela arriduraz ikusi dugu berriki Hondarribiko haur parkeetan ontzi arinak jasotzeko jarri diren edukiontziaren harira, Mankomunitate eta Udalaren eskutik eman den propaganda saioa. Txingudiko Zerbitzuak S.A.ko gerentea buru eta mankomunitateko presidente orde eta Hondarribiko alkateak ezohikotzat, berezitzat edo ta izugarrizko jauzia eman izan balute bezala kaleratu dute berria. Gure inguruko herri desberdinetan urteak daramatzate Kaleko edukiontziak bere osotasunean sailkagarriak izaten eta hala izan behar dela uste dugu (organikoa, ontzi arinak,papera,errefusa). Horrela eskatu izan du Abotsanitzek mankomuniteteko batzar desberdinetan eta Hondarribiko udalaren urteko aurrekontuetan ere. Gure proposamena behin eta berriro baztertua izan delarik.
Txingudi Zerbitzuak (Txinzer) Irun eta Hondarribiko uren, hondakinen eta garbitasunarekin arduratzen den enpresa kudeatzailea da.
Nire ustez, hondakinen eta garbitasunaren kudeaketa guztiz loturik dago, edo egon beharko luke, ekologiaren zaintzarekin. Bada, dirudienez, enpresa honentzako ez da horrela.

Zuloaga Etxean, Osteguna, Azaroa 28,19:00etan, hitzaldia Irun-Hondarribia urez hornitzea duten baliabideen kudeaketaz.

Kabigorri Ateneoan, Peña k/ 1, Osteguna ,Urriaren 10 a,19:00etan, hitzaldia Irun-Hondarribia urez hornitzea duten baliabideen kudeaketaz.
Angel Alkain ta Joserra Enparan, gai hau ondo ezagutzen dute, kritikoki eta arrazionalki hiru arlo hauek landuko dituzte: