
Hispanitatea eta Guardia Zibila, nortasuna eta indar armatuak. Gaurkoan, urriak 12, jai egun hau ospatzea inposatu diguten honetan, kolpe batez etortzen zaigu begi bistara zeintzuk diren gaur egun Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikora ekarri gaituzten bi logika nagusi: Inposizioa eta Indarkeria. Bata ala bestea ezinbestekoak izan dira, eta dira gaur egun, bizi dugun ordena kapitalista patriarkala mantentzeko, asmaturiko estatu hau baturik mantentzeko eta nortasun espainolista estatuko lurralde guztietan zabaltzen saiatzeko.
Baina zer osparazi nahi digute gaur ba? Ba hasteko Kolon Abya Yala-ra (Kolonialismoak Hego Amerika deitu zuena) lehen aldiz iritsi zenekoa. Eta zergatik? Ba egun horretan hasi zelako espainiar inperioa gorenera eramango zuen espoliazio eta genozidio sistematikoa.
Bihar Bilbon presoen eskubideak bermatuak izan daitezela eskatzeko burutuko den manifestaziora joateko 5 autobus aterako dira Irundik.
Irungo herri bilgutenik esan digutenez, autobusak 15:00tan Bixeratik aterako dira.
Hilaren 12an, Bilbon, burutuko den presoen aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak antolatu ditu Irungo herri bilguneak.
Jadanik 3 autobus bete dituzte eta laugarrena betetzen ari dira. Hazia eta Elatzeta elkartetan eman daiteke izena.
Irungo herri bilguneak,urtarrilaren 12an, Bilbon burutuko den presoen aldeko manifestazio nazionalera autobusez joateko zerrendak Hazia, Sunbilla eta Elatzeta elkartean jarri ditu dagoeneko.
Ohar bat ere luzatzen dute, izena emateko lehen bait lehen, ez lajatzeko azken momenturako, azken momentuan, iaz bezala, autobusak ez dira egongo eta.