Ez gaitzatela nahasi, irundar; ultra-eskuina da (II): zertan ari dira erakunde publikoak?
Bor-Bor Hausnarketa kolektiborako plaza.- Eta horren guztiaren aurrean zein izan da, orain arte, erakundeen erantzuna? Maiatzean, kazetariek Cristina Laborda Alkateari galdetu zioten hiritar-patruilei buruz, hura mutu; gero, udaltzain-buruari, hura ere isilik; eta azkenean, ertzaintza-buruak, Andoni Urdangarinek, eman zuen erantzuna: “pertsona batzuk txaleko batekin paseatzen ari direlako ez gara larrituko”. Erantzun kezkagarria, edonola ere.