Urriak 12 ospatzeko ezer ez! Gora Herriak
Sortu Irun.- Gainbeheran dagoen espainiar inperialismoa eta kolonialismoa salatzeko kanpaina. Espainiar kolonialismoak zapaldutako herri ezberdinaketako kideok, euskal herriko herri ezberdinetatik, Iruñean elkarlanean antolatu dugu ekimena izan da.


Mila arrazoi ditugu Euskal Herrian urriaren 12a ez ospatzeko. Torturatzaileak goraipatzen dira egun honetan, genozidioak txalotu, baina batez ere, 500 urtez herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatzen da haien inperialismoa justifikatzeko. Askok argi dugu egun honek zer daraman bere erraietan. Horregatik, egiten ditugu herri eskolak ikastetxeetan. Horregatik mobilizatzen gara, 78ko erregimenaren kontra edota indar polizialak kanporatzeko. Eta nola ez, internazionalista bezala, horrexegatik gogoratzen dugu Abya Yalan gertaturikoa.