Francisco Sagarzazu, falangista, ustela eta lapurra
Abotsanitz.- ‘Francisco Sagarzazu Sagarzazu jaunaren ondorengoen ondasunen dohaintza onartzeko proposamena’. Hitzez hitz, hau da abuztuko ezohiko osoko bilkuraren gai-zerrendako hirugarren puntuan eztabaidatzen ari garena. Baina ezin dugu honetaz eztabaidatu, aipatutako ondasun horien jatorria eta Francisco Sagarzazu Sagarzazu nor zen azaldu gabe.