Xixare Kooperatiba

Gaztelera

Xixare Baratza Aurkezpena

Data: 
Osteguna, Ekaina 19, 2014 - 19:30
Non: 
Olagarro Elkartea (Hondarribia)
Antolatzen du : 
Xixare Baratza

cartelXixareBaratza.- Xixare Baratza, baratza koperatibaren izenean idazten dizuegu, gure taldean sartzeko interesatu daitekeen jende bila gabiltzala esateko.

Xixare, baratza kultura hedatzen duen elkarte bat da. Baratza egiten ikasten dugu denon artean. 90 bat lagunentzako barazkiak egiten ditugu 44 saskitan banatuak. Baratzako gastoak Elkartearen kideen artean ordaintzen ditugu eta barazkiak eta ardurak denon artean banatzen ditugu. Gastoak ordaintzeko saski bakoitzak 30€ko kuota jartzen du hilabetero eta saski bat jasotzen du astean behin..

XIXARE BARATZA KOPERATIBAren Aurkezpena

Data: 
Ostirala, Maiatza 9, 2014 - 18:00 -tik Larunbata, Maiatza 10, 2014 - 17:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Amute-Kostako Auzo Elkartean
Antolatzen du : 
Xixare Baratza Kooperatiba

cartelXIXARE BARATZA KOPERATIBAk, ostiral honetan, maiatzak 9 arratsaldeko 18etan, bere proiektuaren aurkezpena egingo du Hondarribiko Amute-Kostako Auzo Elkartean. Baratza koperatiba honetan parte hartzeko interesa dutenei etortzeko gonbitea luzatu nahi diegu. xixarebaratza@gmail.com

Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza

Data: 
Osteguna, Abendua 20, 2012 - 19:30 -tik Ostirala, Abendua 21, 2012 - 20:55 -ra

kartela

Non: Lakaxita Gaztetxea. Anaka kalea, 20

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatutako Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza zikloaren barruan, ostegunean, abenduak 20, Irungo Lakaxitan Gorka Meren etnobotanikoak emango duen "Baserriko bizitza" hitzaldiaz informatzeko idazten dizuegu. Ondoren, eztabaida egongo da Bare Alaia eta Aldatsa baratz kooperatibetako hainbat kideren eskutik.

Informazio gehiago: Hondarribiko Gazte Asanbladaren Bloga

RSS - Xixare Kooperatiba-rako harpidetza egin