ZiztaKA.- 150 pertsonen artean buruturiko prozesuaren ostean ondutako proposamena aurkeztera goaz hiriko eragile, elkarte zein udal alderdiei. KULTURAKADAren bidez Euskara eta Kultura kalean aldarrikatzen jarraituko dugularik.
ZiztaKA.- Aurreko urtean gure alboan izan zintugun ZiztaKA taldearen proiektuaren garapenean. Zuen laguntza ezinbestekoa izan zen proiektuak aurrera egin zezan. Mila esker!
Datorren larunbatean, otsailaren 6ean, Ziztaka proiektuaren bigarren foro irekia egingo dugu. Lehenengoak izan zuen arrakastagatik, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu, harrera oso ona izateaz gain, zuen ekarpenek asko lagundu baitziguten proiektuaren zenbait ertz lehuntzen.
Zizta KA.- Plazer handiz jakinarazi nahi dizugu urtarrilaren 9an, larunbatez, 10:30ean Palmera Montero gunean euskara eta kultura ardatz dituen asmo handiko proiektu baten berri emango dugula.