Kontzertua Kabigorrin: La Ola Maldita

Data: 
Larunbata, Abendua 2, 2023 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Irun

Cartel

La Ola Maldita 2021ean jaiotako Donostiarra Surf Rock taldea da. Bertako kideak generoarekin sutsuak dira, 60ko hamarkadako abesti eguneratuekin kargatuta daude. Horien artean, rock and roll abesti batzuk eta besteak The Ventures, The Shadows, The Atlantics, Dick dale, Link Wray... bezalako taldeetan inspiratutakoak ere badaude.

Kepa Ordokiren 30 urteak ospatzeko ekitaldia

Data: 
Larunbata, Abendua 2, 2023 - 12:00
Non: 
Irungo Gernikako Arbola parkea
Antolatzen du : 
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan

Kepa Ordoki - 30

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan.- Asteartean, XXX. urte beteko dira Kepa Ordoki Gernika batailoiko komandantearen heriotzaz. Honen baitan, Irungo gudariaren izena duen elkarteak oroimen ekitaldia burutuko du abenduak 2an.

Eskualdeko osasun publikoaren aldeko elkarretaratzea bihar, Osakidetzaren egoera salatzeko

Data: 
Larunbata, Abendua 2, 2023 - 12:00
Non: 
ZabaltzaPlaza Irun
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

Osasun Bidasoa Plataforma elkarretaratzeko kartela

Osasun Bidasoa Plataformak dei egiten die Bidasoaldeko herritar guztiei bat egin dezaten abenduaren 2an, larunbata, 12: 00etan, Irungo Zabaltza Plazan eskualdeko osasun publikoa defendatzeko eta Osakidetzak egun duen egoera salatzeko deitu duen kontzentrazioarekin.