Emeki Elkarteak jarduera ugari antolatu ditu azaroaren 25erako

Data: 
Osteguna, Azaroa 2, 2023 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 25, 2023 - 19:00 -ra
Non: 
Hondarribia
Antolatzen du : 
Emeki elkartea

Emeki Azaroak-20-25 egitaraua

Emeki.- Datorren azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta Emeki elkartetik Hondarribiko Udalarekin elkarlanean ekintza ugari antolatu ditugu.

Palestinako herriaren erresistentziaren aldeko manifestazio nazionala larunbatean Bilbon

Data: 
Larunbata, Urria 28, 2023 - 19:35
Non: 
Bilboko Jesusen Bihotza plaza


Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira Estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu izatearekin batera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie Estatu sionistak. Eta larriena da mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela.