Hitzaldia: “Emakumeak eta pentsioak” Donostiako Koldo Mitxelenan, Isabel Otxoa eta Nekane Berriotxoaren eskutik

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 9, 2019 - 18:00 -tik Osteguna, Urtarrila 10, 2019 - 17:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena, Donostia
Antolatzen du : 
ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma

Charla sobre mujeres y pensionesONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Dakizuen moduan, Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma, sortu berri da duela hilabete batzuk. Eta guretzat, helburu nagusien artean, etorkizunera begirako gizarte kohesionatu, justu eta zuzen bat eraikitzea dago. Kontutan izanik, beti ere, emakume helduen egungo egoera erreala.

Donostiako Kijera gaztetxearen aldeko manifestazioa

Data: 
Ostirala, Urtarrila 4, 2019 - 19:00 -tik Larunbata, Urtarrila 5, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Donopstiako Konstituzio plaza

Borroka garaia da!.- Donostiako Alde Zaharreko Kijera Gaztetxetik idazten dizuegu. 2018ko irailaren bian, okupatu egin genuen 12 urtez hutsik zeraman eraikuntza hau. Beraz, 4 hilabete betetzera goazen honetan, abenduaren 26an, udaltzaingoa etorri zen Udalak desalojoa burutzeko prozedura bat abiatu zuela jakinaraztera.

Orain presoak: 3 zutabeen martxa

Data: 
Ostirala, Urtarrila 4, 2019 - 19:00 -tik Larunbata, Urtarrila 5, 2019 - 18:55 -ra
Non: 
Irun

- Hendaia Zutabea (Urruña, Biriatu); 19:00tan Gernika Arbola plazatik abiatuta, Iparralde Hiribidea, Colon Ibilbidea, Luis Mariano Plazaraino.

- Hondarribia Zutabea; 19:00tan Zubi-Muxu plazatik hasita, Hondarribia Karrika, Zubiaurre Karrika, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea eta Luis Mariano Plaza.

- Irun Zutabea; 19:00tan Urdanibia Plazan hasita, San Matzial Karrika, Eliza Karrika, Colon Ibilbidea, Luis Marianon bukatuta.

Urtarrilaren 3an urte berriko Kabigorriko lehen bertso gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 3, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Badoa 2018a, baina badator 2019a, badator urte berria, eta Kabigorriko bertso gauek ez dute etenik.

Ohitura onei eusteko eta urtea ganoraz hasteko, Kabigorri eta Irunabarrek bertso-saio bikaina antolatu dugu urtarrileko lehen ostegunerako ere.