Portada

Labore Txingudi Elkarteak orain etxez etxeko banaketa zerbitzua eskaintzen du

imagen

Labore Txingudi Elkartea.- Labore Txingudi Elkartea gure eskualdean, Bidasoaldean, kontsumo arduratsua sustatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Elkartearen jarduera ezberdinen artean Pelegrin de Uranzu 13an dagoen denda dugu. Dendan erosteko ez da bazkide izan behar, eta ordutegi komertzial arrunta du.

Ostiralean, Irunen, Asier Guridi iheslari politikoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea

Data: 
Ostirala, Maiatza 6, 2022 - 19:00
Non: 
Irungo San Juan plaza


Ostiralean, maiatzaren 6an, 38 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi euskal iheslari politikoak. Martxoaren 29an ekin zion baraualdiari, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko. Izan ere, "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada bat; ez dauka pasaporterik, ez eta zedularik ere. Modu horretan, "oinarrizko hainbat eskubidetatik kanpo uzten" dutela salatu du Guridik. "Espainiako Estatuak nire nortasun juridikoa ukatzen dit mendeku modura, nire militantzia politiko, iraultzaile eta independentistagatik", dio.

Bidasoa Osasun Plataforma, datorren astelehena maiatzaren 9 Eusko Legebiltzarrera joango da

Marcha Parlamento Vasco

Bidasoa Osasun Plataforma.- Bidasoa Osasun Plataforma, datorren astelehena martxoak 9 Eusko Legebiltzarrera (Vitoria-Gasteiz) joango da Osasun Batzordearen aurrean bere aldarrikapenak azaltzeko. Horretarako, irteera bat antolatu da, autobusez, bozeramailei gure babesa emateko, (pankartak eramango dira).

Laminaciones de Lesaka enpresa ohi Arcelor Mittalen kontrako zigorra berretsi dute; amiantoaren biktima den langile baten familiari alarguntza-pentsioaren %50eko igoera ordaindu beharko dio

imagen

LAB Sindikatua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan-arloko salak ezetsi egin du Arcelor Mittalek haien aurka ezarritako zigorraren aurka jarritako errekurtsoa, eta Teo Vilaren familiari alarguntza-pentsioaren % 50eko igoera ordaintzera zigortu du enpresa. Vila, lanean amiantoaren eraginpean egoteagatik hil zen 2016an, mesotelioma baten ondorioz. Gainera, enpresa kostuak ordaintzera kondenatzen du, lanaren heriotzagatiko erantzukizuna berretsiz.

Bidasoako Kontseilu Sozialistak Urdanibia plazara eraman du Maiatzaren Leheneko ekitaldia

Data: 
Igandea, Maiatza 1, 2022 - 17:30
Non: 
Urdanibia plaza

Asteburu honetan apirileko feria Zabaltza plazan egiten denez, Bidasoako Kontseilu Sozialistak lekuz aldatu behar izan du Maiatzaren Lehenean egingo duen ekitaldia. Ordua berdina da, 17:30ean, baina orain deialdia Urdanibia plazan izango da.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin