Portada

Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa-batzordeak ez daude ados jarduera gelditzearen aurrean

irudia

Beasain eta Irungo CAFeko enpresa-batzordeak.- Joan den ostegunean, hilak 17, Enpresa Zuzendaritzak Beasaingo eta Irungo enpresa-batzordeei jakinarazi zien, garraio-grebak eragindako egoera ikusita, Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikulua aktibatzen zuela. Artikulu hori aktibatuz, enpresak ekoizpeneko jarduera guztiak geldiaraziko dituela jakinarazten du.

Irungo EH Bilduk herri batzarra egingo du martxoaren 29an

Data: 
Asteartea, Martxoa 29, 2022 - 19:00
Non: 
Palmera Montero guneko 2.aretoa
Antolatzen du : 
Irungo EH Bildu

2022 03 29 herri batzarra

Irungo EH Bilduk urteko lehenengo herri batzarra egingo du martxoaren 29an, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Palmera Montero guneko 2.aretoan egingo da, eta bertan egungo egoera politikoa azaldu eta aztertuko da eta 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako prozesuaren nondik-norakoak aurkeztuko dira.

LABek greba deitu du martxoaren 24an Gipuzkoako helduen egoitzetan langileen, egoiliarren eta interes kolektiboaren defentsan

Logo LAB Sindikatua

LAB Sindikatua.- LAB sindikatutik Gipuzkoako helduen egoitzetako langileei martxoak 24ko greba egunera batzeko deia luzatzen diegu, bai eta Gipuzkoako jendarteari langileen aldarrikapenak babestu eta elkartasuna adierazteko eskatu ere.

Solasaldi dialogikoa Toti Martínez de Lezearekin

Data: 
Asteartea, Martxoa 29, 2022 - 18:00
Non: 
Palmera Montero, Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko Elkarte Feminista

Tertulia La Bretxa

Txingudiko Elkarte Feministak, hurrengo tertulia dialogikioan Toti Martinez de Lezearekin kontatuko du, berak idatzitako "La Bretxa" liburuaren inguruan aritzeko.

Datorren ostegunean, hilak 24,Palmera Montero gunean izango gara,arratsaldeko 18:00etan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin