Portada

Liburuaren aurkezpena: El pacto del olvido

Data: 
Osteguna, Azaroa 4, 2021 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero Gunea, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Cartel Pacto del olvido

Kartzelatik irten ondoren, Donejakue bidea motxila bat eta bota batzuk besterik gabe egitea erabaki du.

Hamabi egunez oinez ibili ondoren, Burgosetik gertu monumentu bitxi bat aurkituko du. Hala eta guztiz ere, preso ohia Gerra Zibiletik sortutako maitasun-grina baten eta Okako Mendietan ezkutatutako hobi komun baten aztarnen aurrean dago.

Irungo EAJk eta EH Bilduk euskara eskakizuna malgutzea eskatzen duen mozioa erretiratzeko eskatu diogu Elkarrekin Podemos- Ezker Anitza-IU ri

imagen

Irungo EAJ/PNV eta EH Bildu.- Ostiral honetan egingo den ohiko udalbatzako gai zerrendan hizkuntza eskakizunen gaineko araudian euskaldun pasiboak ofizialki aitortzea eskatzen duen Elkarrekin Podemos- Ezker Anitza-IU taldeak aurkeztu duen mozioarekin egin dugu topo. Finean, ekimen horrek lanpostu publikoetan euskara eskakizuna malgutzea eskatzen du.

«Bizilagunak» ekimenak berriz elkartuko ditu bertako familiak eta migratzaileak arrazakeriaren aurka borrokatzeko

imagen

Aurten, etxeetan ospatzeaz gain, hiri eta herrietako berdegune, parke eta merenderoetan ospatzeko proposamena luzatu zaie parte-hartzaileei. IX.denboraldi honetan, gipuzkoako 8 udalek hartuko dute parte.

Eguzki pozik, Aldundiak behingoz erreakzionatu duelako babestutako espezieak tiroz bota izanaren aurrean

imagen

Asteburuan Jaizkibelen belatz handi bat bota zutelako, Aldundiak hainbat ehiza-postu itxi ditu

Eguzki.- Aldundiak Jaizkibelgo Leuta-Guadalupe-Faro ehiza-lineako hainbat postu (62. eta 72. bitartean) itxi ditu, joan den asteburuan inguru hartan belatz handi bat (Falco peregrinus) tiroz bota zutelako. Guk dakigula, hilabete honetan eskopetaz botatako espezie babestuetako hirugarren alea da. Izan ere, Eguzkik Fiskaltzan salatu zuenez, urriaren 6an Errezilen arrano txiki bat (Hieraetus pennatus) eta 16an Seguran elanio urdin bat (Elanus caeruleus) tiroz zaurituak aurkitu zituzten. Arrano txikia handik gutxira hil zen eta elanioa, berriz, Arrano Etxean osatzen ari da.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin