Portada

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazio berria gaur

Data: 
Astelehena, Iraila 27, 2021 - 12:00
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Txingudiko Pentsionisten Mugimendua

Manifestación pensionistas

Txingudiko Pentsionisten Mugimendua.- Hileko azken astelehen guztietan bezala, Irailaren 27a, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitzen du eguerdiko 12etan San Juan plazatik aterako den manifestaziora. Eta erdiguneko kaleak zeharkatu ondoren, San Juan plazara itzuliko gara ekitaldia burutzeko.

Ekintza kulturalak faxismoaren aurrean, arrazakeriaren aurrean, Mosku harrera auzo batean, larunbat honetan, irailaren 25ean

Data: 
Larunbata, Iraila 25, 2021 - 20:30
Non: 
Mosku, Irun

auzoa defendatu faxistak kampora

Ahopeka ibili ohi den faxismoa lotsagabe agertu zaigu gure herri eta auzoan, Moskun. Gure plazan jazo zen gazte magrebiar baten jipoitu txalotu ostean, “Vamos a darles caña a los Moros rateros” lelopean indarkeria arrazista zabaltzeko deialdia zabaldu dute, dirudienez, duela gutxi, Irungo beste auzo batean gertatutako ustezko lapurketa saiakera bat tarteko. Larunbata 25, gaueko 22.00etan, “todo el mundo en Moscú (irun) bamos a darles caña a los moros rateros” dio deialdiak. Mozorroak erantzirik, harrotasun osoz, oldarraldi faxista bati bide emateko saiakeran.

Arrakastatsua izan da Kosta kalea hobetzen prozesuaren hasiera

kosta kalea hondarribia

Abotsanitz.- Kosta kalea hobetzen parte hartze tailerra egin zen asteazken arratsaldean, Hondarribiko Udalak deituta. Mugikortasun zinegotziak eginiko aurkezpenaren arabera, hiriko hamabi kaleren asfaltatze kanpainaren aurretik, Kosta kalea diseinatzeko parte hartze prozesuaren lehen tailerra izan zen. Berrogeita hamar lagunetik gora elkartu ziren, Amute-Kostako auzo egoitzako aurkezpenean lehenik, eta, ondoren, Kosta kalean zehar egin zen ibilbide kritikoa-n.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin