Portada

Txingudi leheneratzea eskatu dute hainbat eragilek, eguzki barne

Recondo-Pasquier a vista de pájaro

Eguzki.- Artiako bizilagunen elkarteak, Bidasoaldeko Lagunak elkarteak, Balazta txirrindularien klubak eta talde ekologistek alegazio bana aurkeztu dute Irungo Udalak apirilaren 30ean onartutako Pasquierren (garai bateko Recondo) hirigintza-hitzarmenari buruzko akordioaren aurka. Hitzarmen horretan, enpresa horrek gaur egun hartzen dituen lurren erabilera (industrialetik bizitegirakora) aldatzea planteatzen da.

Hezkuntza plazara Irun: "Bigarrenez bildu gara Irungo Hezkuntza Saileko arduradunekin"

Hezkuntza plazara Irun bilera

Hezkuntza plazara Irun.- Jakin den moduan irungo hezkuntza komunitatearen diagnostikoa osatu genuen apirila eta maiatza bitartean. Bertan ateratako ondorio nagusiekin dokumentu bat osatu genuen eta ekainaren 7an irungo alkateari, hezkuntza saileko zinegotzi eta teknikariari, eta alderdietako ordezkariei aurkeztu genien. Ekainaren 12an burututako ekitaldi jendetsu batean aurkezpen publikoa egin genuen San Juan plazan.

'Ez da ez' kanta berria estreinatu du Marmokak

Ez da Ez. Marmoka

“Lehen bait lehen amets gaizto anker hau, ahaztu nahian betirako daramat…”

2016ko Iruñeako San ferminetako talde sexu erasoa gogora ekarri nahi izan dugu kantu honen bidez. Zalapartatsua bezain gordina izan zen kasu hura gure egunerokotasunean ematen baita etenik gabe. Taldekako edo banako sexu erasoek ez dute etenik!! Hauxe da pairatzen ari garen eta etenik ez duen pandemia, izurrite estrukturala.

AHTaren Aurkako Bizikleta Martxa. Iruñea-Atxondo (Uztailaren 28-tik 30-ra) Denok Atxondoko Kanpaldira!

Bizi martxa. Kartela

Garaiz gaude AHT-aren munstroa gelditzeko

AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.

Berriro utzi dituzte gutxieneko pentsioak estakadan. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren erabakiei kritika

Manifestación pensionistas

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Akordioaren puntuak:

  1. Pentsioak KPlren igoeraren arabera errebalorizatuko dira; Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioen hasieratik lortutako aldarrikapena, dirudienez orain lege bihurtuko dena.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin