Aizarnazabalgo hilketa matxista gogor gaitzetsi du M8 Asanblada Feministak
Bidasoko M8 Asanblada Feministak erabateko gaitzespena adierazten du Aizarnazabalgo 32 urteko Aintzane Pujanaren hilketa dela eta. Ez ditugu hemen errepikatuko gertaeraren inguruabarrak Aintzaneren familiarekiko errespetuagatik, baina Aintzaneren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena adierazi nahi dugu.
Espero dugu legearen zama guztia gainera erortzea eta egindakoagatik ordaintzea.






