Zezenketekin bukatzearen aldeko manifestazioa Donostian
Abuztuaren 14an egingo den manifestazio antotaurinoan parte hartzeko deia
Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik.- Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.
- Gehiago irakurriZezenketekin bukatzearen aldeko manifestazioa Donostian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Jerusalemgo tranbia-linea berria eraikitzeko lizitazio-prozesua irabazi du CAF-ek. Hala, CAF-ek entzungor egin dio enpresa batzordeak urte hasieran aho batez egindako eskaerari, hots, nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan ez parte hartzeko deiari. Datozen asteetan, enpresa batzordea bilduko da lizitazio-prozesuaren inguruko erabakiari erantzun bateratu bat emateko.



