Todo o Nada proiektuarekin hasi zenean eman zioten entzuleek musikari madrildarrari Tormenta ezizena, bere kantuetako baten izena. Kike Tormenta, bere punk gitarraren laguntzaz, bizitzarekiko eta munduarekiko ikuspegi kritiko eta gordina poesia bilakatzen duen bakarlaria da. Izaera konprometitukoa animalien defendatzaile sutsua da eta munduko txoko askotan jo ditu bere abestiak, askotan, oztopo askoren gainetik, kosta ala kosta. Dena orain ala ezer ez betiko. Todo ahora o nada para siempre.
Kike Tormenta /madrid · canciones poesia punk/
lakaxita gaztetxea (irun)
martxoak 22 · 20:00 · 5 €
Martxoaren 25ean 12:00etan Hondarribiko Agroaldean Bidasoa Km0ren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu.
Globalizazioak, egun, merkatu zorrotz eta “macro” baten bidea ireki du. Elikagai - merkaturatze kanalak aldatzen joan dira azken urteetan, egun banatzaile handiak izanik, merkataritza- zirkuituak ia guztiz kontrolatzen dituztenak. Merkatuaren nagusitasun horrek, zenbait kasutan, hornitzaileek beraien produktuak, produktuaren ekoizpen-kostuaren azpitik saltzea, edota kontsumitzaileek gehiegizko prezioak ordaindu behar izatea suposatu du.
EH Bildu.- Aurreko astean, zoritxarrez, ohikoa bilakatzen ari den albiste batekin topo egin genuen. ARGIAK bere web atarian zioenez, Manuel Estomba apaizaren izena sexu gehiegikeriekin lotuta agertzen zen. Gertakariak Derioko Seminarioan gertatu omen ziren urte batzuetan zehar, eta biktimak, asko izan ziren.
Joan den larunbatean, Harri Xabaletako auzo elkarte gisa, ziluetak, lore koro eta sortak kokatu ditugu karrikako toki desberdinetan , auzo huntatik ibiltzen diren oinezkoak eta txirrindulariak egunero pairatzen duten arriskua irudikatzeko , bai autoen abiadura handiarengatik, bai zebra bide eskasa ala gaizki egokituengatik, bai jadanik biziki hertsiak diren espaloi gainean aparkatzen diren autoengatik.