Portada

G7a zer ote ?

G7ak mendebaldeko 7 potentzia ekonomikoak elkartzen ditu (AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Kanada). Hierarkia bat ezartzen du herrien artean : potentzia handikoak direnak, ideologiko behar bezala lerrokatuak alde batetik eta besteak, baztertuak. Ez baitu zilegitasunik, hasieratik beretik G7a zalantzan emana izan da.

G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko plataforma bat sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta

“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu gaur Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek –partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako.

Solasaldia: Kepa Ordoki eta memoria historikoa

Data: 
Ostirala, Azaroa 30, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Abendua 1, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Hendaiako Zokoburu eraikineko Hegoa gelan

Kepa Ordoki komandantearen bizia, testuingurua eta oroimena jorratuko da, solasaldi baten bidez. Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko Lehendakaria eta historialaria, eta Alberto Unamuno, Markina Xemeingo Ahaztuen Memoria elkarteko kideak, Ordokiren biziaren zertzelada nagusiak eskainiko dituzte.

Solasaldia irekia izatea espero da, bertaratuen parte-hartzea sustatuz.

Irun eta Hondarribiko pertsona ekintzaileentzako bekak

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, pertsona, proiektu eta enpresa ekintzaileak lagundu eta bideragarri bihurtzeko lanean jarraitzen dute. Era honetan, eraberritzea bultzatzeko ahalegin berezia egiten ari da, pertsona berritzailez osaturiko ekosistema bat osatu, pertsona horiek babestuz eta elkartuz.

Larunbatean errepresioaren aurkako jardunaldiak Irunen

Data: 
Larunbata, Abendua 1, 2018 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Palmera Montero gunea

Edozein erakunde, teoria, masa-mugimendu, ekintza, koadro militante,adierazpen edo bizimoduk klase kapitalistaren dominazio sistemarekinkonfrontatzeko pausuak ematen dituen momentuan, burgesiarengainegitura martxan jartzen da arriskua neutralizatzeko.

Dokumentala: “Gernika Batailoia, askatasun itxaropena”

Data: 
Osteguna, Azaroa 29, 2018 - 19:30
Non: 
Palmera Montero gunea

“Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)” dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. Franck Dolosor kazetariak idatzi du doku-fikzio honen gidoia eta emanaldi egunean Irunen egongo da. Azaroaren 29an, 19:30etan, Irungo Palmera Montero gunean.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin