Portada

Irungo Herri Galdeketa: BOZKA AURRERATUA

Azaroaren 18an ez dagoenak, lehenago bozkatzeko aukera izango du. urriaren 29tik azaroaren 16a arte Hartu Hitza Irunen egoitzan (Arbelaitz Kalea, 3-Irungo Atsegiñaren atzean) bozkatzeko aukera egongo da. Ordutegiak hauexek dira:
  - Astelehenetik ostiralera 18:00-21:00
  - Larunbatetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  - Igandetan 11:00-14:00

Abangoardiaren bila Eskualdeko industria enpresetan

Bidasoa bizirik.- Bidasoa eskualdeko lau enpresek, datuen analisiaren bitartez, enpresaren funtzionamendua eta eraginkortasuna hobetzeko helburua duen programa batean parte hartu dute. Bidaso bizirik elkarteak, IDOM Consulting-en kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin, sustatutako programa bat da.

Prozesua

Afrika: jendeei hesiak eta ondasunei alfonbra gorriak?

Data: 
Larunbata, Azaroa 3, 2018 - 11:00 -tik Igandea, Azaroa 4, 2018 - 10:55 -ra
Non: 
Lakaxita gaztetxea

Aman komunak sarea.- Gure etxea koloreztatzen duten loreak Kenitaarrak dira, afariko arrain goxoa Somaliarra, sakelako telefonoaren argiak pizten dituen koltana Ruandakoa, autoa elikatzen duen olioa Nigeriarra eta merkatalgunean erosi azenario “kosmetikoa” apaindu duen fosfatoa, Saharahuia.

Ara, Afrikako ondasunak, gure bizilagunak!

Igandean Racingeko ultrak Irunen egongo dira

union1915fans.- Igande honetan 17:00etan Racingen aurka jolasten du Real Unionek. Santanderreko taldeak 1000 sarrera inguru eskatu ditu. Irun Racingeko jarraitzaileez josita egongo da eta haien artean ultra eskuindarreko jarraitzaileak.

Honen aurrean uste dugu garaia dela Irungo gazte eta helduak batzeko eta horregatik irundar guztiei deia egiten diegu Stadium Gal betetzeko.

Faxismoaren aurka batu gaitezen

Union Fans

Erakusketa Kabigorrin: Rudy "Colores y luces del bajo Bidasoa"

Data: 
Osteguna, Azaroa 1, 2018 - 19:00 -tik Igandea, Abendua 9, 2018 - 21:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Rudy
Kabigorri Ateneo Kultur Zentroan (Peña kalea 1, Irun) bigarren aldiz erakusgai jarriko da "Rudy margolari nafarraren" erakusketa bat.

Margolari autodidakta Berakoa da jatorriz eta Irunen bizi da. Guztira 14 obrak eratzen dute erakusketa. Estilo errealistakoak dira, Bidasoko Eskola Zaharraren berezko estilokoa, gure inguruko paisaiekin, Nafarroakoak eta Gipuzkoakoak nagusiki.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin