Portada

Indar okupatzaileen kontrako manifestazioa, urriaren 12an Iruñean

Data: 
Ostirala, Urria 12, 2018 - 13:00 -tik Larunbata, Urria 13, 2018 - 12:55 -ra
Non: 
Iruñeko Errekoletako Plaza

Urriaren 12an, espainiarrek, duela 500 urtetik gora amerikar kontinentean burutu zuten kolonizazio eta genozidioaren hasiera ospatzen dute. 1492ko urriaren 12an iritsi ziren lurralde haietara eta ehunka urtetan zehar bertako kulturak, hizkuntzak eta bizimoduak zapaldu eta desagerrarazi zituzten.

Irungo ekonomiaren egoerari buruz EH BILDUren bilera irekia

Data: 
Larunbata, Urria 6, 2018 - 10:00 -tik Igandea, Urria 7, 2018 - 09:55 -ra
Non: 
Palmera Montero

Bihar, larunbata, urriaren 6an, goizeko 10etan, Irungo EH BILDU-k IRUNGO EKONOMIAren EGOERAri buruzko hausnarketa egiteko saio bat antolatu du, PALMERA-MONTERO hiritar gunean.

Helburua, hiritarren eta eragileen artean, beste eredu ekonomiko berri baten oinarriak sortzea da.

Irailan ere igo da langabezia

Abuztuan bezala, irailan ere gure eskualdean langabetuen kopurua igo egin da. Azken hilabetean 81 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 67 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 3.511 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11 hain zuzen.

Hondarribian egun 598 langabe daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %7,25.

#Hik_Irun, Zuk zer diozu?

Irungo udaleko Gazteria sailak, herriko gazteen nahi, interesak, kezkak eta eskaerak ezagutu nahi ditu lehen eskutik. Gazteriari bideratutako zerbitzu eta politikak herriko errealitatera ahalik eta hoberen egokitu ahal izateko.

Horretarako prozesu parte-hartzaile berri bat irekiko du (#HIK_IRUN Zuk zer diozu?) non gazteak izango diren protagonista nagusiak.

Langileen Nazioarteko Mugikortasunerako III. jardunaldi informatiboa

Irungo Udalak, Irun Ekintzan, Garapen ekonomikoaren eta enpleguaren sorrera iraunkorra bultzatzeko akordioaren bitartez, eta Bidasoa bizirik elkartearekin langileen  nazioarteko mugikortasunaren inguruko III. jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 4ean ospatu zen Amaia Kultur Zentroan eguerdiko 13:00etan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin