Portada

Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldia

Kartel Elikadura

Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean PRESIO ESTETIKOAREN ERAGINA OSASUN FISIKO ETA MENTALEAN hitzaldi programa antolatu dugu eta noski, gonbidatu nahi zaitugu!!

Emakumeek jasaten dugun indarkeria estetikoaz, gorputz perfektuaren mitoaz edota elikadura nahasmenak detektatzeko klabeak partekatuko ditugu hitzaldietan.

Martxoaren 8a dela eta, Irungo Emakumeen Etxea Elkartea komunikatua

logo Irungo Emakumeen Etxea

Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.- Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak ahotsa altxatu eta borroka feministako egun honetako aldarrikapenekin bat egin nahi du. Egun honek gogorarazten digu emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna egiteke dagoen helmuga dela oraindik ere, eta gaur egun ere, gure hirian bertan, emakume izateagatik diskriminazioa, genero-indarkeria eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeak daudela.

Saharako herriari buruzko hitzaldia eta Oporrak Bakean

Data: 
Ostirala, Martxoa 14, 2025 - 18:00
Non: 
Larreaundiko Auzo lokala, Virgen Milagrosa kalea
Antolatzen du : 
Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea, Tadamum Elkartea eta SOS Sahara

CHARLA OPORRAK BAKEAN

Tadamum Elkartea.- Saharar herriaren egoerari buruzko hitzaldia eta Oporrak Bakean 2025 programa, Larreaundi-Olaberriako Auzo Elkartearen lokalean 2025eko martxoaren 14an, ostirala, arratsaldeko 18etan.

Irungo kirol instalazioak hobetzeko konpromisoei data jarri diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EH Bilduren ekimenez

Jokin Melia en el plena de Juntas

EH Bildu.-Gipuzkoako Batzar Nagusiek honakoa adostu dute gaurko saioan; batetik eskumena duten instituzioel Irungo kirol pabiloi berria egiteko proiektuari sel hilabeteren epean ezarri diezaioten finantzaketa-konpromisoa. Bestetik, Plaiaundiko kirol-instalazioak Txenpereneara eramateko hitzarmena berritu eta klubekin hitzartutako aurreprolektuarekin aurrera egiteko sei hilabeteko epea ere ezarri dute.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin