Portada

gureGOURMET, Irun eta Hondarribiko nekazaritzako produktu lokalen promozioa

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik elkartearen bitartez, gureGOURMET proiektuaren bigarren edizioa antolatu dute. Proiektu honen bitartez Bidasoa bertako nekazaritzako elikagaien industria bultzatu nahi da, kontsumitzaileak protagonista bihurtuz.  

Eguzkik Gladys del Estal gogoratuko du ekainaren 3an

Data: 
Igandea, Ekaina 3, 2018 - 12:00 -tik Astelehena, Ekaina 4, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Egiako Gladys Eneko atea

Eguzkik Gladys del Estal oroitzeko ekitaldi berri bat antolatu du. Dagoeneko 39 urte pasatu dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys hil zuenetik, buruan tiro bat jota. Tuteran gertatu zen, ekologista donostiarra han baitzegoen Energia Nuklearraren kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzeko.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako 700 haurrek Kirolaren Jaian parte hartu dute

Irun, Hondarribia eta Hendaiako 8 eta 12 urte bitarteko 700 haurrek Ficoban maiatzaren 23an arratsaldeko 15:00etatik 19:00tara antolatu den Kirolaren Jaian parte hartzeko aukera izan dute. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez antolaturiko ekitaldi bat izan da.

Hondarribiko Pentsiodunen Mugimenduak ere larunbatean Donostian burutuko den manifestazioa babesten du

Hondarribiko pentsiodunen mugimenduetik, laguntza eman nahi diogu datorren larunbatan, Maiatza 26, Donostian egingo den manifestapenari eta Hondarribiarrei parte hartzera animatzen diegu.

Bestaldetik, hileko azken astelehenetan bezela, Hondarribian Pentsio duin eta publikoren alde eta %0,25 eko igoeraren aurka manifestazioa egingo da.

 - Noiz: datorren astelehenean Maiatza 28

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin