Portada

"Etxebizitza eta kirol azpiegituren gabeziei aurre egiteko gure eskua zabalik mantentzen dugu."

Zinegotzia EH Bilduren egoitzaren aurrean

EH BILDU.- Urteko lehen hilabetea bukatzear dagoen honetan, ez dirudi urtarrilean 2025eko aurrekontua onartuko denik, Irungo Udalak 2024 urteko aurrekontuaren luzapenarekin hasi du urtea, eta EH Bilduk egoera hau bideratzea ezinbestekoa dela defendatu du.

Gipuzkoako Mercacalzados enpresako langileek greba mugagabearekin jarraitzen dute, zazpi hilabete baino gehiagoko borrokaren ostean

Erakusleihoa grebaren kartelez beteta

ELA Sindikatua.- ELA sindikatutik publikoki salatu nahi dugu Mercacalzadosek Donostiako denda greba mugagabearen testuinguruan ixteko hartu berri duen erabakia. Justifikatu gabeko neurri bat izateaz gain zazpi hilabete baino gehiago enpresa-hitzarmen duin baten alde borrokan daramaten langileak presionatu edota zigortzeko helburua betetzen du. Neurri honekin, hiru langile kaleratuak izan dira eta beste bati lekuz aldatzen diote; hauetatik bi, grebalariak zirelarik.

"Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu"

Korrika

Aski Da kolektiboa.- Joan den abenduaren 4an Irungo gabonetako argiak pizteko ekitaldiak piztutako txinpartaren ondoren, Irungo Udalak barkamenak eskatu zituen ohar baten bidez. Hau onartuta, esan gabe doa euskararen egoera Irunen ez dela kultur hitzordu zehatz batean udalak agertu dezakeen begirunean oinarritzen. Hau adibide soil bat besterik ez da, eta udaletik egiten diren hizkuntza politikak eta bere borondate politikoa da baloratu beharra dagoena.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin