
ELA.- Eibarren, hitzarmen duina lortzeko Greba mugagabeak aurrera jarraitzen du, eta 212 jardunaldi dira dagoeneko. Negoziazioek, baina, blokeatuta jarraitzen dute.

Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk hamabost zuzenketa aurkeztu dizkio udal aurrekontuen proposamenari. Proposamenak irundarrei begira egin dituztela azpimarratu dute, hala nola, etxebizitza, mugikortasuna, kirol azpiegiturak eta auzoetan hobekuntzak, bestek beste.

Alarde Publikoa.- Aspaldian jende askoren ahotan zebilen Meaka auzoko konpainia sortzearen nahia eta beharra. Bereziki auzoari lotuta gaudenok eta urteak daramatzagunok beste hainbat konpainietan parte hartzen sentitu izan dugu hori, bain zuzen ere. Nahiz eta Meaka Irungo antzinako lau auzo zaharrenetarikoa izan, ez baitu gaur arte tokirik izan konpainia gisa alarde parekidean.

Irungo EH Bildu.- Sonatua izan da azken egunetan hainbat elkartek udalak gabonetako ekitaldietan euskarari egin don mezpretxuaren aurrean egindako salaketa. Euskalgintzako eragileek, auzo elkarteek, guraso elkarteek eta beste hainbatek bat egin dute euskarak gabonetako argien pizte ekitaldian jaso duen eraso berria salatzean.