Euskal hiztunon eskubideen alde kontzentrazioa deitu du Irungo euskalgintzak San Juan plazan

Zerbitzu publikoetako lan eskaintzetan hizkuntz eskakizunak «diskriminatzaileak» direla argudiatuta, Gipuzkoako KABIAren adinekoen zaintzaile postuen salaketari buruzko ebazpena plazaratu dute epaileek, «euskara eskakizuna neurriz kanpokoa dela» esanez. Irunen ere eragina izango duenez, urriaren 29an, asteartea, San Juan plazan protesta egitera deitu dute 19:00etan.





