Portada

Herria dugu arnas

Data: 
Larunbata, Ekaina 15, 2013 - 11:30 -tik Igandea, Ekaina 16, 2013 - 22:55 -ra
Non: 
MIarritzerko Irati aretoan

Ekainaren 15ean hitzordu garrantzitsu bat dago iheslariekin. Elkartasunaren hatsa zabaldu eta iheslariek bizi duten errealitatea, egoera zein ikuspuntua ezagutzeko eta mahaigaineratzeko aukera emango digun hitzordua. "Herria dugu arnas" diote, eta ekainaren 15ean MIarritzerko Irati aretora, esateko dutena entzutera hurbiltzeko deia luzatzen diote herriari.

Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko onarpena

fotoKalapie.- 1998an KALAPIEk “LehendaBizi” proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.

2013Ko Objekzio Fiskalerako azken egunak

cartel

Gogorarazi nahi dizuegu 2013ko errenta aitorpen kanpaina bukatzeko hilabete baino gutxiago falta dela (ekainak 25a da azken eguna). 

Irungo Objekzio Fiskaleko bulegoa beste bi egunez besterik ez da zabalik egongo, beraz ez azken unerako utzi eta anima zaitez!!!

Objekzio Fiskaleko Bulegoa (Erletxea. Kale Nagusia 5. IRUN). Ordutegia: Astelehenak: 17:00-19:00 http://www.erletxea.org/

TRUKEADOSen aurkezpena Lakaxitan

Data: 
Osteguna, Ekaina 6, 2013 - 20:00 -tik Ostirala, Ekaina 7, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita Gaztetxean, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita eta TrukeAdos

cartel

Lakaxitako komunitatea sortzeko aurkezpena. Orain dela urte bete baino gehiago Bidasoaldeko zenbait pertsona zerbitzuak trukatzeko plataforma sortu zuten. 

Ondorengo loturan TRUKEADOSi buruzko informazio guztia aurkituko duzue: http://trukeados.net/

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin