Maite Cruzado eta Jose Antonio Santanoren adierazpenei Irungo Bilgune Feministaren erantzuna.

  1. fotoAlardearen gaia landu lantzen dela esan eta bertan aipatzen dena Bilguneren gustukoa ez dela esanez, gu gezurtitzat jotzeko asmoen aurrean, bi kontu: 

    - Lehena Udala izan zela gure iritzia ematera gonbidatu gintuena.

    - Eta bigarrena, testua gustuko ez dugula esatea gehiegitxo esatea dela; izan ere, zentsura medio, testua ezagutzeko aukera ere ez dugu izan.
     

  2. Testua ez du zertan gure gustuko izan behar. gainera Garrantzitsuena gaian adituak diren horien gomendioei jarraitzea dela uste dugu. Baina, horretan ere kale. Izan ere Elhuyar kontratatu bai, baina gero kasurik ez egiteko hobe da diru publikorik ez xahutzea
     
  3. Maite Cruzadoren arabera, herriko problematika eta sentsibilitatearen gaineko ezagutzaile izan daiteke Elhuyarrek. Halaxe izan daitekeela ez dugu zertan ukatu, baina Elhuyar Irungoa ez zelaren berri kontratatu aurretik jakin beharko lukeela uste dugu.
     
  4. Azkenik eta alardearen gaia, berdintasun gai bat ez dela dion Maite Cruzadori haren alderdiko gazteen eredua jarraitzeko gonbita egiten diogu. Izan ere, larunbata honetan, berdintasun saria emango diete eta alarde publikoko kideei.

Lerro hauen bidez PSOEko gazteen ausardia txalotu eta Irungo alkateari 18 urteren buruan konponbidearen bidean pausuak emateko ausardia eskatzen diogu. Beti bezala bide horretan lan egiteko zain aurkituko gaitu.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.