Urriak 1, Helduen nazioarteko eguna

17.05.2012 Alumnos de Conectar Igualdad con adultos mayores en Lugano

Irungo EH Bildu.- Helduen nazioarteko eguna bizi itxaropenak urtero gora egiten duela iragarriz ospatu dezakegu, edo bizi baldintzak hobera egiten dutela azpimarratuz, baita gaurko gizartean bizipenak eta ardurak partekatzeaz gain errespetuan eta duintasunean aurrera goazela ere esan daiteke. Eta hala ospatuko dugu. Baina Helduen nazioarteko eguna, beste hainbat egun bezala, oraindik ere tamalez aldarrikatzeke asko daukaten eremuak nabarmentzeko tresna badira, akaso behin eta berriz erabiltzen diren hitz-betegarriekin “egunero izan beharko luke Helduen eguna”.

Gaurko egunean ospatzen dugun pertsona heldu horiek lortutako eskubideak zapalduak izaten ari dira. Murrizketek bizitza osoan lan egin ondoren lortutako pentsioetan dute eragina, baita kotizatu ez arren lan asko egin izan duten eta orain alarguntza-pentsio negargarriekin geratzen diren emakumeengan ere, familia osoaren biziraupenerako sarrera bakarra den kasuetan ere.

Honenbestez, gehiago biziko garela ospatu dezakegu, baina duinki biziko garen ez dago hain argi.

Eta hau ausardiarekin eta erantzukizun sozialarekin aurre egin behar zaion erroka da instituzioetatik publikoki onartuz. Kapitalismoak pribatizazioa eta zaintza lanak txirotzeko duen joera saihestu behar da ez daitezen merkatuko beste “horma-hilobi” bat gehiago bilakatu. Aitzinean dena eman duten pertsona horien zaintza erantzukizun kolektiboa da eta, argi eta garbi, berdin izaten jarraitu behar dute.

EHBilduk, Gipuzkoako Foru Aldunditik, erantzukizun hori aitortu eta patronalari aurre eginez helduen egoitzen eskumenak beregain hartzen dituen Kabia izeneko organo publikoa sortu zuen.

 Badakigu Irungo udalak ez duela pentsio sisteman eskumenik eta ez dagokiola helduen egoitzen kudeaketa; baina bere esku dago pertsona helduak, eta hauek zaintzen dituzten pertsonak, ahalduntzeko neurriak bideratzea eta zabaltzea. Udalaren esku dago alokairuan dauden etxebizitza kopurua handitzea, gaur egun Leka-Eneako apartamentuetan bost besterik ez daudelako. Eta udalaren esku dago ere hausnarketa sakon bat abiatu eta etorkizunerako plan bat eraikitzea pertsona helduen ekarpenak aintzat hartuz, asko baitute esateko.

Guzti honengatik, Urriaren 1ean Irungo EHBilduk irundar guztioi Helduen Nazioarteko eguna ospatzeko gonbitea luzatzen diegu arratsaldeko 19’00etan San Juan plazan irungo elkarte ezberdinek “pentsio duinen” alde deitutako kontzentrazioan parte hartuz. 

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.