Kiroldegietako kudeaketaren inguruan kiroletako delegatuak egindako adierezpenei erantzuna

Irungo EH Bildu.- Guztiongatik jakina da kiroldegietan ere ikasturte berria abian dela eta beste urte batez bertan ikastaro andana abian jarriko direla.

Pedro Alegrek aste honetan bertan egindako adierazpen batzuetan kiroldegiek bizi duten egoera hobera doala esan du, eta hori Bidasoa XXI-k egindako kudeaketari esker dela adierazi zuen.

Ez dugu ukatuko elkarte honek kiroldegiak kudeatzeko duen ardura handia dela eta gauzak aldatu egin direla, baina delegatu jauna zerbitzu hau aurrera eramateaz arduratzen diren langileez ahaztu egin da.

Langile hauek erakutsi duten borondate ona da zerbitzu hau aurrera egitearen arrazoi nagusia. Ezin dugu ahaztu 2013 urte hasieran lan gatazka batekin aurkitu ginela eta horri irtenbidea emateko negoziaketetan langileek beraien lan eskubide batzuk mahai gainean jarri zituztela zerbitzuak aurrera egin ahal zezan. Finean, beraien soldataren zati bat kobratzeari uko egin eta kudeaketak irabaziak ematen zituenean kobratzea adostu zuten zuzendaritzarekin.

Eta 2014 urteko kontuek, kudeatzaileek aurkeztutakoaren arabera, irabaziekin amaitu dutela erakusten dute. Honek esan nahi du, diru kopuru hori garaian langileek uko egindako soldataren zati hori berreskuratzeko izan behar duela. Eta badirudi oraindik, urteko kontuak aurkeztu eta hiru hilabetera langileek ez dutela ezer jaso.

Kiroletako delegatu jaunak ez luke soilik zerbitzua kudeatzen duen elkartea goratu behar, berau osatzen duten langileen eskubideak bermatuak daudela eta bi aldeen artean hartutako akordio eta konpromisoak betetzen direnaren bermatzaile izan beharko luke.

Horregatik, egin beharreko guztia egin dezala eskatzen diogu delegatu jaunari langile hauei zor zaiena kobra dezaten.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.