Diru publikoa eta eskubideak. Zahar egoitzako langileak greban

fotoAne Tolare.- Ama Xantalen zahar egoitzako kideak udaletxe aurrean egongo dira goizero. Ez doaz paseoan, euren ahotsa entzun araztera baizik.

Eta Udal gobernuaren esku hartze falta eta  ez entzutearen jarreraren aurrean garraxi egin beharko dute. Garraxi euren eskubideak lortzeko, gure aiton amonen ongizatean eragiten duten eskubideak lortzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak entzun eta kontratatuko enpresi languleen eskubideak bermatzea jarri zuen mahai gainean.

Orain bi urte greba luze eta eramangaitza burutu eta gero, berriz mobilizatzera behartuak daude. Zahar egoitzaren langileen parte EULEN enpresan daude. Eta enpresa hau ez du negoziatu nahi. Diputazioak dirua jarri du mahai gainean baina Ama Xantalenen kudeaketa oriandik munizipala da. Ardura berez Udal gobernuarena da, eta momentuz noren alde dagoen ez dakigu.

Zahar egoitza diru publikoarekin kudeatzen da,eta udalaren betebeharra eskubideak bermatzea da, are gehiago publikoaren alde eta "ezkerrekoak" adierazten badira.

Ezin da gure gauza izango ez balitz bezala jokatu, ze gureaz ari dira, lan egiten duten irundarretaz, ordaindu egiten duten aiton amonetaz, eta EULEN bezalako enpresen diru-gosearen erantzule ez direnak.

Azpi kontratazioak mugak izan behar dituzte, klausula sozialak..ezin dira enpresarioen esku geratu. Inor ez du maite greba egitea. eta benetan zaila da pertsonekin lan egiten denean.

Animo langileak! zuen borroka gure ahotsa. udal gobernuarena ere?

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.