Emakumeen mundu martxa Irunen

Irungo EH Bildu.- 2015eko martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen eta urriaren 17an Portugal helmuga duen emakumeen mundu martxa bihar Irunen izango da.

Gaur egun oraindik ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez da errealitate bat, lan asko dago egiteke eta bide horretan mundu osoko mugimendu feministek bat egin behar dugu.

EH Bilduk bat egiten du emakumeen mundu martxak dituen helburu eta aldarrikapenekin eta horregatik bihar arratsaldeko 16:00tan Santiago zubian egongo gara emakumeen mundu martxari harrera egiteko eta Irungo herritar oro bertaratzera animatzen dugu.

Gora borroka feminista!!!

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.