Erne egon behar dugu

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunTXINGUDIKO Pentsiodunen Mugimendua.- Covid-19ak gure artean jarraitzen duenez, kontu handiz ¡ibili behar dugu. Baina bai Europan, bai Estatuan, bai Euskadin, kontuan hartu behar dugu pentsiodunoi zuzenean edo zeharka eragiten diguten gaiak eztabaidatzen ari direla.

Horregatik, adi egon behar dugu Europan finantzaketa-ereduari buruz, Espainiako Estatuan Toledoko Itunari buruz eta berreraikuntza-politikei buruz sortzen ari diren eztabaiden aurrean.

Euskadin ere, parlamentu berritik sortzen den gobernuak pentsioen osagarriak aztertu beharko ditu, DSBEaren arabera. Hori kontuan izan behar dugu pentsiorik baxuenei eragiten dieten osagarri horiek izan daitezen, eta igoera hori pentsio baxuenak kobratzen dituzten pertsonentzat onuragarriena izan dadin.

Gure eskubideak defendatzen jarraitu behar dugu. Pentsioen Sistema Publikoa, erosteko dugun ahalmena, eta, batez ere, pentsiodun bakar batek ere bizitza duin bat egitea ahalbidetuko dion kopuru batetik beherako pentsiorik ez izatea.

Segurtasun-neurriak zorrozten jarraitzera animatzen zaituztegu: maskarak eta distantzia. Eta gure eskubideei buruz eztabaidatzen diren neurri berriak zaintzen jarraitu behar dugu.

TPM-ko koordinatzailea lanean aritu da, bilerak egiten birtualak eta pentsiodunei dagozkien gai guztien jarraipena.

Osasun-baldintzak betetzen direnean, berriro egongo gara kalean Pentsiodunen eskubideak aldarrikatzen.

GOBERNUAN DAGOENA DAGOELA, PENTSIO PUBLIKOAK BABESTU BEHAR DIRA

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.