Txapaeo koronabirikotik idazkiak, 7.znbk
Pikoketa Aritxulegi.- Gaur, apirilak 12,, konfinamenduko Aberri Eguna ospatzen ari gara eta nik ere ikurriña jarri dut leihoan. Jartzen ari nintzenean pareko bizilagunak arraro begiratzen ninduela ohartu naiz eta beranduxeago, harrikoa egiten ari nintzenean, bere buruan zer ote zegoen galdezka aritu naiz.
Eta konturatu gabe, bizilaguna eta nire arteko hizketaldi imajinario bat asmatzen hasi naiz, bere ahoan galdera tipikoak jarriz gainera:
¿Por qué ponéis la ikurriña hoy? Gaur Aberri Eguna delako, euskal nazioaren eguna…
¿Y por qué revindicáis eso? Hoy en día no tiene sentido. Ba aizu, ez nago zurekin ados. Dena duenak ez du askorik aldarrikatu behar, baina dena zalantzan edo ukaturik dugunok…
Ya ya…pero ¿para qué pedís un estado y la independencia? Hoy en día en este mundo ya los estados no deciden nada, ya no existe independencia bla bla bla…. Betiko diskurtsoa imajinatu diot ezagutzen ez dudan bizilagun horri.
Azken hausnarketa horretan sakondu nahi dut lehenik. Izan ere, hainbeste aldiz entzun dugun ideia hori (gure nazioak estatu bat izateak ez duela egoera asko aldatzen eta estatuek gaur egun ez dutela burujabetzarako tarte askorik) desmuntatzeko aukera ederra dugulako egun hauetan. Oso nabaria da pandemia batek mundua egoera larri batera eraman duen honetan, estatu bakoitza bere kabuz ari dela neurriak hartzen. Europar Batasuna erabat desagertua dago. Baita mundu mailako erakunde ezberdinak ere. Estatuek erabakitzen dute zer eta nola egin. Eta oso erabaki garrantzitsuak hartzen ari dira. Eta erabaki horiek oso eragin ezberdinak dituzte beraien biztanleengan.
Eta gure kasuan oso nabarmen ikusi daiteke beste behin ere, beharrezkoa denean erabakiak Madrilen eta Parisen hartzen direla. Eta guk hemen ezer gutxi egin dezakegula. Gure bizitza erabat baldintzatzen ari diren neurriak hartzen ari dira eta gure etorkizuna aldatu dezaketen erabakiak dira asko. Zer gertatuko litzateke guk hemen erabaki ahalko bagenu? Zeinek ukatu dezake testuinguru honetan estatu bat izateak duen garrantzia? Ideia hori zabaltzea eta horren aldeko abagunea erabiltzea beharrezkoa ikusten dut.
Baina to! Honekin konformatu ez, eta hurrengo galdera hau egiten ere imajinatu dut bizilaguna:
¿Y tú crees que los de aquí harían mejor las cosas? ¿Tú crees que viviríamos mejor con un estado vasco?
Egia esan Urkullu eta konpainia gauzak nola egiten ari diren ikusita, erantzun errazik ez.
Honekin batera nire bigarren hausnarketa (hegoaldeko ikuspegi batetik egina). EAJ eta bere aparatu instituzional-enpresarial-komunikatiboa egiten ari den kudeaketa negargarriaren erruz independentista berri pila sortzeko aukera ederra galtzen ari gara. Izan ere, hemen gauzak askoz ere hobeagoa egin zitezkeen. Herri honen potentzialitatea itotzen ari dira. Eta momentua hain da garrantzitsua! Hainbeste gauza barneratzeko erabili zitekeen!
¿Y tú crees que los de aquí harían mejor las cosas?- berriro galdera nire buruan. Beldur naiz oraingoan ez dugula hori esateko arrazoi askorik izango.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 869 irakurketak