Zergatik?

Activista de IHS en Hilanderas. Foto: Gari Garaialde

Gari Garaialde.- Izan daiteke behar baino gau gehiago pasa dituzulako bertan; izan daitezke 3, izan daitezke 5 edo izan daitezke arduradunak erabakitakoak. Izan daiteke denbora asko pasa delako estatu espainiarrera sartu zinenetik; lehen 30 egun ziren asko, gero urtebete zen asko eta orain ez dakigu asko hori zenbat den.

Izan daiteke adinez txiki izateagatik, baina zure adinak, artatu zintuen poliziari esan zenion adinarekin bat egiten ez duelako ere izan daiteke. Izan daiteke azken 2 urtetan bizileku izan duzun hiriko poliziak, abisurik gabe, Madridera eraman zaituen egazkin batean sartu, eta berriro zure etxera bueltatzeko bidaian izan arren, ez omen zarelako ‘transitoan’ dagoena. Izan daiteke Europara ez zarelako Kanarietatik edo Ceutatik sartu. Izan daiteke paperik ez duzulako edo zure izena paperetan aurkitzen ez dugulako. Egia esan, ez dakigu zergatik, inon ez baititugu irakurri arauak, baina Gurutze Gorriak ez dizu aterperik emango.

2021eko Maiatzean OARSO-BIDASOAKO HITZAn argitaratua.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.