Egia eta gezurra

Egia eta gezurra

Gari Garaialde.- Eva, Waraba eta Fatoumata, besarkada bat eta argazki bat. Begiratu Waraba eta Fatoumatari. Boli Kostatik irten ziren, bizitza berri baten bila; bizitza zaharretik ihesi.

Lur gainean ibiliz, urak zeharkatuz, bizitzak jokoan jarriz ari dira bidea egiten. Hamaika bizipen, hamaika mehatxu eta hamaika eraso... eta bidean Irun. Bidean Irungo Harrera sarea; keinu goxo bat bidai malkartsuaren erdian.

Bada egi bat argazkian: eskerronez emandako besarkada bat erakusten du. Bide zailean jasotako laguntza eta xamurtasunari erantzunez, Warabak, bihotz-bihotzez Evari egindako eskertze keinua. Harrera Sareak egiten duen lanaren zeharkako aitortza.

Baina ez diezaiogun oker begiratu argazkiari; ez gaitzala besarkadaren samurtasunak gehiegi hunkitu. Ez dezagun argazkia geure buruak zuritzeko erabili. Etorkinak maitasunez hartzen dituen Irun atsegin horren argazkia gezurra da. Irun ere latza da.

2020ko Ekainean OARSO-BIDASOAKO HITZAn argitaratua.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.