Gari Garaialde.- Nire hitzekin lagundu izan ditut hemen argitaratutako argazkiak. Gaur ez dut gogorik; Ez dut indarrik. Irungo Harrera Sareak lanerako duen wassapean, astebetean idatzi diren 3 mezu ekarri ditut. Ez dut ezer esan nahi. Ezin dut ixilik egon.
“Mutil bat topatu dugu Hilanderasen, Gurutze Gorriaren kanpoan, botata, 3 grado egiten zituen, hotzez hiltzen. Udaltzaingora deitu dugu eta hotz dipositiboan ezin dela sartu argi utzi digute.”
“Hilanderasen nago ta konfirmatzen didate beste 4 mutilek egin dutela lo kalean, urte ta hilabete bat daramatelako estatuan. 3 gradu egin ditu gauean.”
“Gaueko 11ak. Mutil bat kalean, Hilanderas aurrean, manta batek gorputz erdia estaltzen zion. Euria burutik behera, aurpegian barrena eta arropa guztia blai eginda. Gau latza aurretik eta ohe bat eskaini ordez manta bat eman diote.”
Argazkian IHSko kideak, Gurutze Gorriak Hilanderasen duen aterpearen aurrean kanpin denda jartzen, Gurutze Gorriak kalean uzten dituenak babesteko.
2022eko Urtarrilan OARSO-BIDASOAKO HITZAn argitaratua
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- 864 irakurketak