Publikoa amankomuna da. Publikoa dena ez da inorena guztiona delako. Publikoa ezin da saldu ezta erosi ere. Publikoa denak erabiltzaileak ditu, ez jabeak. Publikoaren balioa erabilpenan datza, beraz ea dago merkatuak finkatzen dituen balioen gora beheren menpe.
Publikotasunaz ari garenean zerbitzu publikoak datozkigu burura. Hauek administrazioaren, erakundeen eta gobernuen esku egoten dira. Deitu ditzakegu publiko-instituzionalak. Publiko-komunala berriz ez dago erakundeen esku, jendearen kontrolpean baizik. Herriak kudeatzen du era horizontal eta asanblearioan. Hor daude, adibidez gaztetxeak.
Zerbitzuaz gain hainbat gauza dira publikoak. Landa eremuetan basoak, larreak, bailarak, bideak. Printzipioz, denok dugu horietatikan libre ibiltzeko eskubidea. Ez da dirurik falta horretarako.
Jendarte kapitalistak garrantzi gehiago ematen dio jabego pribatuari erabilpen publikoari baino. Gehiago estimatzen diren gauzen balioa ez dago haien erabilpenean oinarritua, baizik eta merkatuak ezartzen dien prezioan. Jabego pribatua soilik diruarekin eskuratu daiteke.
Erabilpenean oinarritutako ondarea belaunaldiz belaunaldi igarotzen da usufruktuoren bitartez. Figura honen arabera espazioak, eremuak, bideak, bilguneak eta esparruak, dauden bezala edo hobeto utzi behar dizkiegu datozen belaunaldiei, guk gure aurrekoengandik jaso ditugun bezalaxe. Iraganatik orainaldira, orainalditik etorkizunera. Gauzen biziraupenaren bermea.
Publikotasunak eragin zuzena dauka gure bizi kalitatean. Erreka garbiek, mendi osoek, baso osasuntsuek, landa eremu zainduek eta bide eta kale txukunek ongizatea, osasuna eta bizi kalitatea bermatzen digute.
Asko dira ordea publikotasuna oztopatzen edota galerazten duten zangotrabak, eta anitzak horren aurkako mehatxuak.. Interes orokorraren figuraren atzetik AHT bezalako azpiegiturak egiteko, lur pribatuak desjabetu dituzte nahi ta nahiez, eta galdutakoaren truke diru saria eman diete jabeei. GFalera ez dute inoiz konpensatuko diru honekin, baina galeraren onarpena dago nonbait.
Aitzitik, publiko komunitarioak ziren larreak, basoak, errekak, zelaiak muinoak, bailarak, mendiak, eta hauen guztien artean igarotzeko bideak, betirako galdu dira AHTr bezalako azpiegituren eraikuntzarekin eta inon ez dago ondare horren galera itzulgaitzaren onespenik. Datozen belaunaldiek ezin izango dute ondare horretaz gozatu. Erabilpenaren ildoa eten egin da eta guk jasotako ondarearen desagerpenaren lekuko mutu izan gara. Eskubide bat ukatu diegu ondorengoei gure ixiltasun elkarkidearekin.
Duela gutxi berri beldurgarri bat irakurri genuen. Ehiza garaian mendi bideak itxiko dituzte eta mendizaleek ezin izango dute txangoak egin ehiztariek hiltzen duten bitartean. Nork dauka eskubide gehaigo mendian egoteko naturaz gozatzera joaten dena edo naturari bizitza etetea helburua duena?
Hirian ere aunitzak dira publikotasunaren aurkako mehatxu eta zangotrabak. Balizko eremu publikoa pribatizatua dago neurri handi batean. Eta edonoren erabilpenerako beharko liratekeen gunak gero eta murritzagoak dira. Dirurik gabe nekez gozatu daiteke hiriaz. Parke gutxi dago eta aisialdia gero eta gehiago dago merkatalguneetara orientatua. Kale publikoa beharko lukeena kotxeek dago gainezka jendearen arteko hesi ikustezin bezain gaindiezina sortuz. Kotxea eremu publikoa bereganatzen duen ente pribatua da. Kotxeek okupatzen duten espazioa oinezkoei lapurtutako eremua dugu.
Herrietako eta hirietako kaleen ihardueren araudi berriak edo zaharberrituak eremu publikoa murriztea dute helburu. Herriak gero eta espazio gutxiago izango du adierazteko, egoteko, izateko. Bitartean gero eta nabariagoa da merkatuaren kolonizazioa kalean. Tartalarien aurkako sententzia atera bezain laister Ecologistas en Acción-ekoek agiri bat atera zuten sententzia hau kritikatuz. Bertan Hiritarren Ziurtasun Legea, aipatu epaia eta eremu publikoetan diruak eragiten duen kolonizazio zuzena estuki loturik daudela adierazten zuten. Hona hemen beraien hitz textualak:
Hiritarren Ziurtasun Legearen lehenengo zirriborroak baliabide ekonomikoak ez dutenen adierazpena mugatu nahi du. Gauzak horrela, edozein multinazioanalak "Puerta del Sol" bezalako gune enblematikoan bere mezuak panel erraldoietan helaraztea legala den bitartean, hamaika mila euro ez daukanak ezin izango ditu bere mezuak adierazi. Promoziorako egitura handia eremu publikoan eraikitzea posible den bitartean ezin izango da aldarrikapenerako kanping dendak eratu. . Lege proposamenak murrizten du ere adierazpen demokratikoa, herritarren sentimenduaren ezadostasuna beraien ordezkariei galeraziz. Gauzak horrela, "eskratxe"en bitartez kargudun politikoei eraztunkizunak eskatzea edo Legebiltzarrak bezalako erabaki guneak eskakizunak entzutea debekatu nahi dituzte.
Graffitiak ilegalak eta zigortuak diren kaleko idazleen adierazpideak ditugu. Grafitero batek horrela zioen elkarrizketa batean:
"Agintariek hirien paisaiak suntsitzen duten bandaloak garela diote eta batzuten ez daude oker. Baina guk ere askotan jasan behar ditugu neon argitsuak., rotuloak, publizitatea, politikarien aurpegiak pareta guztietan hauteskundeak daudenean, autobuseko iragarki ergelak...Ez al da hori bandalismoa? Beraiek denetaz jabetzen dira beraien publizitatea edonon ezarriz, eta guk ez dugu hori guztiari erantzuteko espaziorik ere. Ezin dugu esan nortzuk garen edo zeintzuk diren gure izenak hiriak ederragoak egiteko gure erara. Batzuk ezgutzen duten arte bakarra besteen ukazioa baita."
Urte beteko ikerketa ondoren Kontuz kostsumitsaileen elkarteak frogak eskaini zituen Nafarroako Aintzinako Erresumaren tresna finantziero nagusia zen Nafarroako Aurrezki Kutxaren hondoratzea aldez aurretiko asmo planifikatuen ondorioa izan zela esateko. Beraien lana nekaezinari eta Nafarren mobilizazioei esker UPN eta PSNren agintariek beraien dieta jukutsuen inguruko azalpenak eman behar izan dituzte tribunalen aurrean entitatearen goi kargu ohiekin batera.
Liburu honek NAKutxaren desagerpenaren eskandalua jorratzen du eta horrekin batera Nafar agintariak zeintzuk diren, Nafarroa nola gobernatzen duten eta beraien interesak zeintzuk diren ere agerian uzten ditu. Lan honen bitartez argi gelditzen da zergaitik Nafarroa izan den, den, eta izango den Estatuaren afera.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2596 irakurketak