Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk modu positiboan baloratu ditu Irunbus zerbitzuetan egongo diren aldaketak, legegintzaldian askotan eskatu ondoren, aurrekontuetan diru partida bat onartzea lortu zuten eta Gautxoriaren maiztasuna ordu erdikoa izango da aurrerantzean.
Izan ere, biharko udalbatzan onartuko diren neurriekin batera, Irungo garraio publikoa hobetzeko aurrerapauso gehiago aldarrikatu dituzte.
“ EH Bildutik Bidasoko eskualdean garraio publiko azkarra eta eraginkorra bermatu nahi dugu, eskualdeko autobus sarea hobetuz:
- Irungo, zein Bidasoko autobus linea guztien ordutegiak eta ¡bilbideak aztertu eta birdefinitu, intermodalitatea ahalbidetzeko.
- Irunbuseko zerbitzuen maiztasunak handitzea, autobus linea guztiek 15 minuturo zerbitzua eman dezaten.
- Lehentasunez autobusentzako bideak aurreikusiz.
- Irun, ospitale eta industrialdeekin lotuko duten linea berriak ezarriz.”