Non:
HAzia, Peña Kalea. Irun-Mosku
Data:
Ostirala, Abendua 6, 2024 - 11:30 -tik 21:00 -ra
Antolatzen du :
Irungo Sortu eta Ernai
Irungo Sortu eta Ernai.- Irungo Sortuk eta Ernaik egun osoko egitaraua antolatu dute abenduaren 6rako (ostirala da) Hazian.
11:30ean hasiko dira, Iratzar Fundazioko Andoni Olariagak eskainiko duen "Taupada autoritarioa" hitzaldiarekin eta ondoren elkarrekin hausnartzeko tartea izango dute.
14:00etan bazkaria egingo dute. Bazkarirako tiketak jada salgai daude Hazia, Depor eta Aranztarra tabernetan. Bazkalostean, 16:00etan bingo musikatua izango dute eta 19:00etan DJ Infernuren txanda izango da, gauerarte girotuko du Hazia.