Bagera/Nous Sommes.- Agiantzen garai tradizional honetan, Simone de Beauvoirren esaldi famatu bat gogoratu nahi dugu: “ezer ez da behin betiko eskuratzen. Emazteen eskubideak zalantzan jartzeko krisi politiko, ekonomiko edo erlijiosoa baino ez da behar. Zuen bizitza osoan erne egon beharko duzue”.
Abisu honek oihartzuna du bereziki Estatu Batuetan patriarkatuaren eta maskulinismoaren garaipena ikusten baitu urte hasiera honetan.
Hala, nahiz eta aurrerapenak izan (Frantziar Konstituzioan jasotako abortatzeko askatasuna, Espainian adostasunik ezaren legea,...) eta hitzen askatasuna hedatu, Gisèle PELICOTen figura ausartarekin batez ere, erresistentziek bizirik diraute, baita birulentoak ere, batez ere sare sozialetan.
Beraz, beti garrantzitsua da erne egotea, elkarrekin eta sentsibilizazio ekintzetan jarraitzea, bereziki gazteenen alboan.
Urte berri on bat opa dizuegu, argiaren, elkartasunaren, ahizpatasunaren eta berdintasunaren zeinupean kokatua.
Borrokak aurrera jarraitzen du, ez bakarrik emazteen oinarrizko eskubideak defendatzeko, baita hemen eta munduan hain gogorki lorturiko eta inoiz baino hauskorrago eta mehatxatuago dauden lorpenak ezabatzea eragozteko ere. Elkarrekin bakarrik eutsi eta irabazi dezakegu. Zuen beharra dugu.