Bagera.-Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna, aurten, nazioartean nahiz gurean, eskuin muturra gero eta boteretsuagoa eta mehatxagarriagoa den testuinguru batean aurkezten da emazteontzat, erabiltzen duen ideologia patriarkalagatik.
Historiak erakusten deu eskuin muturrak emazteen eskubideei erasotzen diela, baita gutxiengoguztien eskubideei ere: LGBTIQ+ pertsonak, arrazializatuak, erbesteratuak..., zerrenda, zoritxarrez, ez da osoa.
Beraz, ezinbestekoa da, berriro ere, manifestatzea, kaleak, espazio publikoa okupatzea.
Funtsezkoa da emazteek gizonen eskubide berberak izan behar dituztela berrestea eta bidegabekeria egoera guztiak salatzea.
Hori dela eta, Bagera, nous sommes elkarteak hainbat ekintza antolatzen edo koantolatzen ditu martxoaren 8aren kari:
Martxoaren 8an, larunbata, manifestazio handi bat egingo da “Matxismoaren aurka en marche vers l'égalité” eta “Faxismoarik EZ!” Bidasoako berri ezberdinak 2 zutabe ezberdinetan lotuko ditu Irungo San Juan plazaraino.
Iparraldeko zutabea:
- 17:45ean abiatuko da Pausu-Urruñako Charles Pucheu plazatik
- 18:15ean Hapetenia kalean behera igaroko da
- 18:30ean Avenida zubian
- eta, ondoren, Iparralde etorbidetik Zabaltze plazaraino, 19:00etan, Hondarribiatik datorren zutabearekin topo egingo du.
Manifestazioak Irunen jarraituko du, jai giroan bukatzeko, San Juan plazan 19:30ean eta bertan Bertsolari eta DJekin jarraituko dugu festarekin.
Manifestazio hau jai giroan prestatzeko, hainbat hitzordu ditugu:
- Iparraldeko Emazteen Etxeak antolatzen du:
- Martxoak 4, asteartea, 18:00etatik 20:00etara: sukaldaritza partekatua tailerra + pankarta tailerra martxoaren 8rako.
- Martxoak 06, osteguna, 20:00etatik 22:00etara: kartel tailerra manifestazioarako + eztabaida talde librea, tematika feministataz.
- Borderline Fabrikak gau bat eskainiko du martxoaren 7an (ostirala), 19:00etatik aurrera. Bertan, abesbatza-tailerrak eta pankartak eta apaingarriak prestatuko dira martxoak 8rako.
Zuen laguntza eta presentzia behar ditugu !!!!
Martxoaren 12an, 20:30ean, Bagerak, emazteen eskubideetaz Hendaiako Herriko Etxearekin batera antolatutako zine-eztabaida animatuko du. 'Black Box Diaries' filma proiektatuko dute 'Les Variétés' Zineman .
Martxoaren 15ean, 20:00etan, Urruñako Itsas Mendi zineman gaualdi batera gonbidatzen zaituztegu. “Armonias para después de la guerra” dokumentala ikusi ahalko duzue (frantsezko azpitituluekin) , eta gero elkartrukeetan parte hartu. Gauari jarraipena emateko, Neila Benbey & Gani Mirzok kontzertua eskainiko dute (eta Josean Martin gonbidatu gisa), yezidien emazte errefuxiatu kurduei elkartasuna adierazteko (sarreren zati bat euren musika eskolara bideratuko dugu).
ZATOZTE ANITZ ! ZUEN BEHARRA DUGU !