M8 Asamblada Feminista.- Gaur, munduko emakume guztiok patriarkatuaren aurka egunero egiten dugun lasterketa luzea irudikatzea genuen asmoa. Lortu dugu, iritsi gara gaurko helmugara.
Baina badakigu bide luzea dugula aurretik:
- Soldata desberdintasunari aurre egiten diogu, kristalezko sabaia apurtu arte.
- Guztiontzako erretiro duinak lortzeko borrokatzen gara.
- Gure eskubideetan atzera eginarazi nahi diguten mezu matxisten aurka borrokatzen gara.
- Borroka egiten dugu espazio publikoak gureak ere izan daitezen, emakumeenak.
- Emakumeok jaietan ere berdintasunean parte har dezagun borrokatzen dugu.
- Eraso matxista bat bera ere erantzunik gabe gera ez dadin borrokatzen dugu.
- Instituzioak berdintasunaren aldeko borrokan benetan inplikatu daitezen borrokatzen dugu. Eta ez bakarrik argazkirako.
- Borrokatzen gara ikustarazteko zaintzak nagusiki emakumeen esku jarraitzen dutela eta ez direla behar bezala errekonozituak izaten ari.
Azken finean, matxismoaren aurka borrokatzen dugu. Berdintasunerantz martxan gaude.
Aupa zuek! Gaur iritsi gara !
Gora borroka feminista!