Bagera.- Emazteen Mundu Martxak, 5 urtetik behin mundu mailan antolatzen duen VI. Nazioarteko Ekintzaren aurrean aurkitzen gara.
Eta aurtengo leloa “Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra” izango da, hiru lan-lerro jorratuko direlarik: gerra, lurraren defentsa eta migrazio politikak. Horretarako, Nepalen hasi eta Sahararaino iritsiko den ibilbidea gauzatuko da.
Martxak Hego Euskal Herria zeharkatuko du maiatzaren 10ean, 18:00etan Irun eta Hendaia arteko mugara heltzeko, Santiago zubira. Mugak irekitzea eta "J'accuse" mugimenduarekiko elkartasuna aldarrikatzeko, emazteek egindako ekintza baketsu bat koantolatzen dugu.
Beraz, gure lagunak, lankideak, auzokoak, ahizpak, amak, alabak... behar zaituztegu zubia okupatzeko, eta horrela izpirituak markatzeko.
Ekitaldi honetara asko etortzea espero dugu!