Ostomila txotxongilo taldea.- Euskal-nikaraguar konpainia den Ostomila txotxongilo taldea, aste honetan Bretainiako Marionnetic Nazioarteko Jaialdian jardungo du, txotxongilo antzerkiaren topagune garrantzitsuan.
Aldi honetan, konpainiak, Irati Ibarra akordeoi-jotzaile eta trikitilari Beratarraren lankidetza izango du. Harekin batera, Alaia Galtzagorria lana aurkeztuko dute, euskal pertsonai tradizionalak, euskararen soinua eta musika herrikoia uztartzen dituena. Horrela, publiko bretoiari euren lan artistikoa ezagutarazteaz gain, euskal kulturaren hurbilketa bat eskainiko diete.
Konpainiarentzat, parte-hartze hau aukera ezin hobea da nazioarteko txotxongilo antzerkiko zirkuituan euren lana ezagutarazteko, bai eta euskal kulturari buruzko alderdiak partekatzeko ere.
Jaialdiaren orrialdea: marionnetic.com/le-festival