Osasun Bidasoak osasun sailari eskatu dio Bidasoa eskualdean osasun-arreta okertzearen aurka herritarrek egindako mobilizazioei erantzuteko

Manifestación Irun 2025-05-31

Osasun Bidasoa Herritarren Plataforma.- Arreta pediatrikoak okerrera egiten jarraitzen du. Halere, osasun-agintariek ez dute inolako erantzunik eman. Premiazko konponbide bat eskatzeko Irungo kaleak bete zituzten 12.000 inguru herritarrekiko errespetu falta iruditzen zaigu.

Maiatzaren 31ko manifestazio jendetsuaren ondoren, OSASUN BIDASOAKk gutun bat bidali zien Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eta Osakidetzako zuzendari nagusiari. Ez da erantzunik jaso.

Ekainaren 2tik (gutunaren data), osasun-zentroetako arreta pediatrikoak nabarmen egin du okerrera. Oraindik ez da betetzen agindutako ordutegi-luzapena, 17:00ak arte. Gainera, 8: OOetatik 15:00etara ez dago ¡a pediatrarik, eta larrialdiak bakarrik artatzen dira, kasu askotan beste zentroetako profesionalen errefortzuen bidez. Irun Zentroko lehen mailako arretako larrialdietan (EAG) ez dago pediatrarik, eta pediatriako erizaintzako errefortzuak ez du lanik egiten ez larunbatetan ez jaiegunetan.

Haurren eta gazteen psikiatriako kontsultak itxita jarraitzen du, eta familiek zailtasun handiak dituzte Donostian seme-alabentzako hitzordua lortzeko. Ez dago urologiakontsultarik (Donostiara bideratzen da). Dermatologia, kardiologia, otorrino eta oftalmologiarako itxaron-zerrendak 60 egunetik gorakoak dira. Traumatologiarako, itxaronaldia 146 egunekoa da, eta urologiarako, 154 egunekoa.

Hilaren 3ko manifestazioaren ondoren, Osasun Sailak adierazi zuen "herritarren adierazpena oso argia izan zela" eta "entzuten eta aintzat hartzen ari garela". Irun eta Hondarribiko alkateek konponbideak eskatu zituzten, osoko bilkuretan onartutako mozioen ildotik. Hala eta guztiz ere, Osasun Sailak ez du konponbiderik aurkeztu, ezta aldaketa-proposamen zehatzik ere.

Zabaldu, berritu, hobetu

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eta Osakidetzako zuzendari nagusiari guttuna

Alberto Martínez goren jauna.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.

Irun, 2025eko ekainaren 2a.

Goren jaun agurgarria:

Beste behin ere zuengana jotzen dugu Osasun Bidasoa Herritarren Plataformatik eta, aldi berean, Bidasoan haur eta gazteen psikiatriako kontsulta eta pediatriako larrialdiak ixtearen ondorioz kaltetuak izan diren familien izenean.

Gutun honen bidez, 2025ko apirilaren 23an bidali genizun azken gutunaren ostean gertatu diren gertaeren berri eman nahi dizugu.

Apirilaren 13an, igandea, Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdi zerbitzua itxi zen aurretik familieijakinarazi gabe (publikoki iragarritako datatik 18 egun lehenago). Maiatzaren 1etik aurrera (haurrei arreta hobetzeko neurriak martxan jarri behar zirenetik), osasun zentroetako pediatriako kontsulten egoera kaotikoa izaten jarraitzen du. Pediatra asko falta dira, egun gehienetan larrialdiak soilik artatzen dira, ez dira errebisioak hitzartzen, eta zenbait egunetan eta zentroetan soilik betetzen da 17:00ak arteko arreta ordutegi agindua.

Bitxia bada ere, maiatzaren 1etik aurrera, lehen mailako arretako pediatriako plaza bat desagertu da: lehen 12 plaza zeuden, eta orain 11 dira. Harrigarria da pediatriako larrialdiak ixtea eta pediatren kopurua murriztea "hobekuntza" gisa aurkeztea, bali irisgarritasunari bai arretaren kalitateari dagokienez.

Haur eta gazteen psikiatriako eta urologiako kontsultak itxita jarraitzen dute, eta pazienteak Donostialdeko ESIra bideratzen ari dira.

Iruneko Dunboa osasun-zentroan lau mediku plaza daude bete gabe, eta horrek esan nahi du pazienteek hitzordua eskatu nahi dutenean, medikurik esleituta ez dutela esaten zaiela, eta ez zaiela hitzordurik eman, urgentziarik ez bada behintzat.

Era berean, erreklamazioak jartzea zailtzen ari da: esaten zaie ez dagoela inprimakirik.

Lortzen dutenean, eskatzen Zale familia-liburua (jadanik ez dena existitzen) edo semealaben jaiotza-ziurtagiria aurkezteko, nahiz eta erreklamazioa aurkezten duen pertsona gurasoa izan, eta ez haurra bera.

Maiatzaren 29an eta 30ean, Irungo eta Hondarribiko udaletan mozio bana aurkeztu zen Osasun Bidasoa Plataformaren izenean (erantsi ditugu). Mozio horiek gehiengoz onartu ziren, EAJ-PNVren abstentzioarekin izan ezik, gainerako talde politiko guztien aldeko botoekin.

Maiatzaren 31n manifestazio bat deitu genuen Irunen, eta 10.000 eta 12.000 lagun artean bildu ziren (Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren datu ofizialen arabera). Manifestazio honek gainditu egin zituen aurretik Bidasoan egindako manifestazio guztien parte-hartze datuak.

Familiak haurrekin, Bidasoa, Bortziriak eta Iparraldeko herritarrak, eta baita Bidasoa ESIko osasun-langile asko ere bertaratu ziren. Kaleetako aldarria argia eta zabala da, manifestazioan izandako parte-hartze handiak eta Osasun Bidasoa babesten duten 40tik gora eragilek -eskualdeko guraso-elkarte eta hezkuntza-zentro gehienek barne- erakusten duten bezala.

Udalbatzetan eta manifestazioan adierazi genuenez, Bidasoako osasun publikoaren arretak kudeaketa arazo larriak ditu, eta horrek berehalako irtenbideak eskatzen ditu. Gai politikoa da hau (politikak publikoaren kudeaketa esan nahi du), eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak lehenbailehen konpondu beharrekoa.

Bidasoa ESIko egungo zuzendaritza-taldeak arazo horiek kudeatzeko erakutsi duen ezintasuna dela eta, zuzendaritza berria eskatu nahi dugu, kudeaketa eta elkarrizketarako gaitasun hobea izango duena, bai profesionalekin, bai erabiltzaile eta gizarte-eragileekin.

Gerentzia, Medikuntza eta Erizaintzako Zuzendaritzak, eta Pertsonen eta Integrazioaren Zuzendaritzak ordezkatu beharra dute, Osakidetzaren sinesgarritasuna berreskuratzeko eta osasun-arretaren gainbehera gelditzeko.

Horregatik, Irungo eta Hondarribiko udal osoko bilkuretan onartutako eskariak laburbilduta helarazten dizkizugu:

  • Bidasoa Ospitalean pediatriako larrialdi arreta berriz martxan jartzeko eskaria Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.
  • Bidasoa Ospitaleko ospitaleko pediatria zerbitzua berreskuratzeko eskaria Osasun Sailari.
  • Osakidetzari eskatu osasun-zentroetan medikuntza orokorreko eta pediatriako profesional nahiko egon daitezela, arreta normalizatua bermatzeko.
  • Osakidetzari eskatu espezialista nahiko egon daitezela zain-zerrendak murrizteko eta urologiako eta haur eta gazteen psikiatriako kontsultak berriz irekitzeko.

Hori guztia kontuan hartuta, eskertuko genizuke gure eskaerak kontuan hartzea, uste baitugu horiek Bidasoa eta Bortziriak eskualdeetako herritarren osasun-arreta hobetzen eta Bidasoa ESIko profesionalen ondoeza arintzen lagunduko dutela.

Prest gaude gure eskaerak pertsonalki helarazteko. Hala ezin bada, eskatzen dizugu jakinaraz diezaguzun nor den gaur egun gure arrazoiak entzuteko arduraduna, egoera honen hobekuntzan laguntzeko asmoz.

Adeitasunez,

OSASUN BIDASOA HERRITARREN PLATAFORMA

Etiquetas: