Hilabete amaierako azken kontzentrazioa ostiral honetan

AO ekainak 27

Etxera.- Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dela 20.00etan Zabaltza plazan.

Ekaina azken ostirala irakurketa

Iritsi gara urteko 6 garren azken ostiralera, beraz, 2025 honen ekuatorera. Urte gazigozoa ari da izaten oraingoz 2025. hau, gutxinaka gutxinaka etxerako bide aurrera badoa ere, gradu erregresio zein, aurrez frantziar estatuan betetako zigorren konputoak eman daitezen prozeduren luzatzeak, konponbide osoa oztopatzen ari dira. Horixe bera da urte honen beste erdiari eskatzen dioguna: konponbide osoaren bidean urratsak ematen jarraitu behar dugu. Prozesua oztopatzen duten harriak bidetik kenduz eta prozesua mantsotzen duten prozedurak azkartuz.

Orain artekoak kontuan izanda jarraituko dugu lanean, eta horren erakusle dira Ekainaren 20an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sindikatuekin batera egin ditugun mobilizazioak. Beste behin, euskal langilegoaren gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuekin batera, konponbide osoaren logikan kokatu dugu aldarrikapena.

Urtearen ekuatorea igarota, datozen egunetan herri eta auzoetako jaietan, San Ferminetan, edo Uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko den Hatortxurock jaialdian euskal preso, begiari eta deportatuen etxeratzearen alde jarraituko dugu mobilizatzen. Logika honetan, Uztailean zehar gauzatuko ditugun data garrantzitsu batzuk ekarri nahi dizkizuegu gogora.

Lehenik eta behin, Uztailaren 4an Iruñeko kaleak hartuko ditugu, etxeratzearen aldeko aldarriz betetzeko Sarasate Pasealekutik arratsaldeko 20:00tan hasiko den mobilizazioan. Bestetik Uztailaren 8an eta San Ferminen baitan, etxera egun berezia ospatuko dugu egun osoko egitarauarekin. Amaitzeko, herritar guztiei Hatortxurock jaialdian parte hartzera gonbidatzeaz gain, jaialdian bertan ospatuko den Azken Ostiral Nazionalaren berri ere eman nahi dizuegu. Uztailaren 25ean Lakuntzako Parkean (futbol zelaian) elkarretaratze berezia egingo dugu eguerdiko 13:30tan.

Animatu beraz jaialdiaz gozatzeaz gain, Lakuntza aldarriz betetzera. Ezinbestekoa izango zaigu euskal preso, ¡heslari eta deportatuen etxeratzea gauzatu dadin, orain arteko bidean udan zehar ere, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde mobilizatzen jarraitzea.

EUSKAL PRESO, IHESLARI ETA DEPORTATUAK ETXERA!

Etiquetas: